Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Sarrera

Kutsidazu bidea, Ixabel

2009 Maiatza 25

Liburuari buruz

Irakurritako liburuaren izenburua “kutsidazu bidea, Ixabel” da. Joxean Sagastizabalek idatzitako komedia. Bidalketa honetan  liburuari buruzko hainbat eremu jorratuko ditut:

  • Liburuaren ezaugarriak:         Joxean Sagastizabal 1956ko irailaren 5ean jaio zen Eibarren (Gipuzkoa). Honetaz gain beste hainbat eleberri, antzezlan eta narrazio idatzi ditu, haietan  umorea dagoelarik. “Kutsidazu bidea, Ixabel” liburua “Alberdania” izeneko argitaletxeak argitaratu du. 1994an argitaratu zen lehenengozeta 2005 honen pelikula kaleratu zen.
  • Azaldu zergatik irakurri duzun      Lagunei liburu polita zela entzun nien, gainera jendeari iritzia eskatutakoak oso barregarria zela esaten zidan. Horregatik irakurtzea erabaki nuen.
  • Hona hemen pelikularen web ofizialean egiten duten laburpena:

    Hogei urte inguruko gazte donostiar bat, (Juan Martin) urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen da, “benetako” euskara ikastera. Herria “Harrialde” bataiatu dugu, eta baserriaren izena “Aranguren” da. Baserrian bizi, lan egin eta ikasi, eta herrian bertan dagoen udako eskolara ere joango da egunero ikastaro trinkoa egitera.

    Baserriko familia aita, amona eta lau seme-alabek osatzen dute. Baserriko gorabeherak izango dira, alde batetik, arazo linguistikoak, eta bestetik, protagonistari inondik ere ezagutzen ez duen nekazal giroak sortzen dizkionak.
    http://www.berria.info/kutsidazu/

  • Hauek dira Joxean Sagastizabali buruz hitz egiten duten web batzuk: http://www.idazleak.org/idazleak/idazlea.php?idazle_id=202    

    http://alberdania.net/handitu.php?str_dir=libros&img=img_lar_54.jpg (Liburuaren azala)

    Liburua irakurri ostean.

    • Liburua gustatu zait identifikatuta sentitu naizelako hainbat kasutan. Batzuetan, euskaraz norbaitekin hitz egiterakoan urduritzen naizenean etahitzak ateratzen ez zaizkidanean.
    • Adierazi nola sentitu zaren irakurri duzun bitartean.  Liburu hau atseginez irakurri dut protagonistak eta baserritarrek naturaltazun osoz eramaten zutelako egoera eta bakoitzak bere buruaz barre egiten bazekielako.Engantxatuta eduki nau ixabelekin zuen harreman oso estua ez izan arren hura maite zuelako eta nola amaituko zuten intigatzen ninduen.
    • Nire ustez, liburu hau edonork irakur dezake gustura oso laburra delako. Horregatik nahiz eta irakurlea alferra izan ez zaio irakurketa astunik irudituko.

    • Idazle beraren libururik irakurriko nuke gaia interesgarria irudituko balitzait gauzak kontatzeko dun modua asko gustatu zaidalako, umorez kontatzen baititu.

    • Nomadak kantari doaz

      Idazlearen eginbehar nagusia munduak sortzea bada, hona hemen literatur lan bat. Australiako aborigenen munduan du abiapuntua Sagastizabalen eleberriak. Hango baztergabetasunean, ehizan eta bilketan, larrugorritan bizi zen jende baketsua, poesia hutsa diren bere sinesmenekin.

      Oinarria hori badu ere, mundu oso bat sortzen du ia ezerezetik, izen, izan eta guzti, fantasiaren festa betean eraikia. Sexualitateak presentzia handia du liburuan, sexu-aukeren arteko muga lanbrotsuek eta jolasak bezala.

      Kontabidearen taupada komikiarena da, umorez eta poesiaz lurrindua. 

    • Ez zen gehien gustatu zaidan liburua izango baina nire ustze idazle honen libururik irakurtzekotan hau aukeratuko nuke.

    iraide | Sailkatugabeak | 2 iruzkinak Igo gora

Greta

2009 Otsaila 8

·Liburua osorik irakurri dut.

 Asko gustatu zait eta ona deritzot. Nahiz eta tarte aspergarriak eduki trama mamitsua duelako eta gauza asko gertatzen direlako.

·Oskar amonarekin bizi zen, hau hil zen arte, aita ez zuen ezagutu eta ama hil egin zela pentsatu zuen bizitza osoan. Amonak “Bazar Lola” deitu zuen dendan egiten zuen lan eta Oskar han ematen zuen ia egun osoa. Amona zen herrira gauza berriak ekartzen zituena, egun batean maniki bat ekarri zuen eta Oskar manikiari, Gretari, bere sentimendu eta bizitzapen guztiak kontatzeko ohitura hartu zuen. Amona hiltzean denda itxi egin zuten eta Oskar bakarrik aurrera jarraitu behar izan zuen bere bizitzarekin. Ana ezagutu arte behintzat.Ana oso neska polita eta liraina zen baina ezin zuen jasan Oskarrrek Gretarekin zuen harremana eta denbora luze pasa ondoren, ezkontzeko zorian zeudenean, Oskarrekin zuen historioarekin amaitzea erabaki zuen.Oskarren bila joan zen hirira, hau horra joan zen Gretari ikuslehio polit bat aurkitzeko.Hirian Oskarrek oso jende zakarra ezagutu zuen baina Rakel eta Ava ere, lehenengoa bere ama zela jakin zuen amaieran eta bestea neskaz jantzitako oso mutil jatorra zen. Greta hiriko zabortegian galdu zuen, eta Oskar hau honena izango zelakoan herrira bueltatu egin zen, triste baina Ana berreskuratu nahian etxera joan zen. Anak beranduegi zela esan zionean Oskarrek ez zuen amore eman eta festa sorpresa bat antolatu zuen, Anari berarekin ezkontzeko eskatu ahal izateko. Festak ez zuen fruitu handirik eman baina behintzat Oskarrek Anari irribarre bat lapurtzea lortu zuen.

·Nire ustez Ana denboraren poderioz Oskar maite duela konturatu egingo da eta ezkondu egingo dira. Nahiz eta Oskar Gretarekin zuen harremana ez oso ohikoa eta agian gehiegizkoa izan, azken finean ez zuen ezer txarrik egin.Gainera Oskarrek, Ana heldu baino lehen, norbaiti bere amorruak eta desioak kontatu behar zizkion eta Greta izan zen agertu zen lehena, nahiz eta ohiko entzulea ez izan. Ni Ana izan banintz Oskarri beste aukera bat emango nioke, honek Gretari uko egin ziolako,jakinda Greta nola maite zuen, harekin egon ahal izateko.

iraide | 1.BTZ | Iruzkin 1 Igo gora

Greta – egin beharrekoak

2009 Otsaila 4
  • Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu?  (‘ongi’ edo ‘gaizki’ bezalako adizlagun lauak debekatuta) Zergatik?
  • 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua
  • Zure ustez, Ana Oskarrekin itzuliko da? Zu bera izatera, zer egingo zenuke? Oskarrek Gretarekin duenari normala deritzozu? Zergatik?

koldoirakasle | Sailkatugabeak | 0 iruzkin Igo gora

Gezurra? ala Egia?

2009 Urtarrila 14

Gezurra esatea pertsonekin hizkuntzak sortu zirenetik egon den gauza bat da, gezurra esatea besteengandik nahi dugun zerbait lortzeko edota guk nahi dugun zerbait pentsatzeko balio izan du, egia guztiz ez azaleratzeko ere balio izan du beti.

Hedabideen arabera pertsona guztiok egunean 25 gezur inguru esaten ditugu larri nahiz arinak. Nire ustez, gezurrak esatea ez da oso gauza ona izango gai garrantzitsu batean ari bagara. Serio jarri behar garenean gezurrak esaten baditugu lortuko dugun gauza bakarra ingurukoek gu esandako ezer ez sinestea  da.

Egia esanez besteen konfidantza lortuko dugu eta zerbait beharko dugunean norbait edukiko dugula gure alboan, laguntza emateko momentu guztietan. Gezurra esaten dugunean besteen laguntza eduki dezakegu baina egunen batean nolako pertsonak garen konturatzean bakarrik geratuko gara.

Ondorioz, gezurra esatea gure naturan dagoen gauza izan arren,  asko ez erabiltzen saiatu behar gara.

eta hemen amaitzen da nire gaurko bidalketa, ondo pasa MariaTomasa!!! =)

iraide | 1.BTZ, Sailkatugabeak | 5 iruzkinak Igo gora

Nire iritzia

2008 Azaroa 14

Irakasleek diotenez idazten idatziz ikasten da, arrazoia dutela uste dut nik.

 Blog honen bidez modu egoki batean idazten ikasiko dugula uste dut, agian ez dugu hori egingo eta egia ere bada ez dakidala nola egingo dugun, baina, nire ustez, idazmena lantzeko modu berri eta desberdin bat denez arrakasta edukiko du gure artean. Idatzi beharko dugu, bai, baina gauza berria denez ez zaigu hain astuna egingo.

Ez dakidanez nola landu ahal dugun gai hau modu ez astun batean Koldo, zure esku uzten dut irudimena =).

 

Iraide                


iraide | 1.BTZ | 6 iruzkinak Igo gora

Kaixo Mundua!

2008 Urria 27

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

iraide | Sailkatugabeak | Iruzkin 1 Igo gora

Just another Mundua.com weblog

Iraide